viernes, 30 de abril de 2010

TEKNOLOGIAREN AURRERAPENAK

Gaur egun, ia-ia era guztietako materialen eta hondakinen bereizketa egin daiteke. Horretarako, zenbait sentsore erabiltzen dituzte, esaterako, bereizketa automatikoko teknologia berriek. Teknologia aipagarrienak infragorri hurbilaren espektroskopian (NIR), ikusmen artifizialean, laserrean edo X izpietan oinarritzen dira. Teknika horiek guztiek aukera ematen dute materiala identifikatzeko eta bereizteko, hainbat irizpideren arabera: materialaren ezaugarriak, kolorea, gardentasuna, egitura eta forma.

sentsore horiek zinta garraiatzaile baten gainean ezartzen dira. Zinta horrek abiadura handian lan egin ohi du, eta zinta horren gainean banatzen dira bereizi beharreko materialak. Sentsoreak zinta gainean sakabanatutako produktuak identifikatzen ditu, eta horien posizioa hautematen du. Zintaren amaieran egiten da bereizketa, eta modu selektiboan desbideratzen dira materialak bakoitza dagokion lekura.

Teknologia horiek malguak dira, eta hondakin elektrikoen eta elektronikoen bereizketan ez ezik, hainbat hondakinen bereizketan ere erabil litezke, hala nola edukiontzi horietatik eratorritako plastikoaren sailkapena egiteko (plastiko-motaren arabera), substantzia kloratuak ezabatzeko, beiraren kolorearen araberako sailkapena egiteko, kalitatearen araberako paperaren bereizketa eta sailkapena egiteko, eta abar.

No hay comentarios:

Publicar un comentario