
viernes, 11 de junio de 2010
mendian bizi diren animaliak

BEHEIA ETA ZEZENA
OSTOAK

Ez da denbora asko Europa otsoz josita zegoela. Duela ehun urte ia edozein basotan aurkitu zitekeen, gauez uluka eta egunez ezkutaturik ibiltzen ziren. Gizakiak errespetua eta miresmena sentitu du betidanik otsoarekiko, baina noski jan ere egin behar da eta otsoak abereak hiltzen ditu elikatzeko. Urte askotan ohikoa izan da otsoa arrapatzen zuenari saria ematea, sariaz gain ere ospe handia eskuratzen zuen, pizti beldurgarria zen eta beraz jendearen ustez hil egin behar zen eta hil egiten zituzten.1970ko hamarkadan jendea otsoa basten hasi ziren eta gaur egun 2000 ale baino gehiago daude penintsulan.
Otsoa ugaztun haragijale bat da, hau da, haragiaz elikatzen da. Hauek 1m eta 2mren artean neurtzen dute eta bere kolorea zuritik beltzera da, tartean urre kolorea, marroia eta gorrixka daudela. Pizti hauen letaginak 6cm neurtzera irits daitezke.
Otso grisa lurreko animalietatik zaharrenetarikoa da, 100.000 urte baino gehiago baitaramatza gure planetan bizitzen. Lehen Ipar Hemisferioan bizi zen gehienbat., eta gizakia kenduta ugaztunik zabalduena izan zen, historia osoan zehar. Gainera, otsoak ia lurreko leku guztietan bizi dira, euri tropikaleko basoetan eta basamortuetan izan ezik. Otsoetatik zakurrak etxe aberetu ziren orain dela 12.000 urte gutxienez. Gaur egun 15 azpi-espezie daude txakurrak kenduta.
Otsoaren bizitza 6 urtetik 12 urteetara hel daiteke, bere taldearena den lur eremu batean, eremu honek normalean 150kmtik 300kmra neurtzen du. Honek bere lurraldea dela adierazteko usain bat uzten du oinetan dituen guruin batzuei eske eta txizari esker.
Animalia hauek oso adiskidetsuak dira. 6tik 12 aleetara osatutako taldeetan bizi dira. Saldo bakoitzak ar eta eme nagusia du, arrak arrei aginduak ematen dizkio eta emeak emeei. Beraiek bakarrik izaten dituzte kumeak gehienetan. 3 bat aste erditu baino lehen, emeak tunel bat azterkatzen du, aterpe bat eginez. Han gelditzen da kumeekin 8-10 aste betetzen dituzten arte, emeak kontu handiz ibili beharko du lekua aukeratzeko garaian, kontuan izanik lekua ehizatzeko egokia eta defendatzeko egoki izan beharko dela, gainera, iturri bat gertu egon beharko da. Otsotxoak esnea bakarrik hilabete batez hartuko dute eta gero taldeko otsoek murtxikatutako janaria jango dute.
Otso kumeak oraindik txikiak direnean taldeko otso nagusiek hauek zaintzen dituzte, amak ura edatera, ariketa pixka egitera edo eta bere beharrak egitera joaten denean.
Animalia hauek beraien artean komunikatzeko modu asko dituzte. Ulu eginez, marmar eginez, zaunka eginez… Isatsa beldurra, indarra…emateko erabiltzen dute.

viernes, 4 de junio de 2010
ANIMALI BELARJALEAK
Oreina ugastun haunkari bat da, cervidae familiakoa eta Artiodactyla ordenekoa. Adarrak ditu eta Artiodaktaleetatik handienetakoa da, gainera, 100-200 kiloko pisua edukitzera irits daiteke.
Munduko ia edozein lekuetan bizi daiteke austrian eta antartikan izan ezik.
Amerikan:Ipar amerikan talderik handienak kanadan Mendi Harritsuetan, Kostaldeko mendietan,alberta eta britaniar kolunbia artean.Han ere, beste bost espezie daude: Karibua, altzea, orein kanadarra, Virginiako oreina eta orein mandoa.
Hego amerikan berriz,Patagonia hegoaldean topa dezakegu huelmu-a, bertako espezia.
Asian: batik bay,ipar amerikan matxurian eta Ussurin bizi dira.
TUKANA
Tukanak hegazti tropikalak dira,hego amerikakoak hain zuzen ere. Bere moko luzea eta koloretsuarengatik dira ezagunak. Nahiz eta, jendeak aurkakoa pentsatu bere mokoa ez da batere astuna, oso arina baizik. Familia honek sei genero eta 40 espezie hartzen ditu bere barnean. Animalia hauek 18 eta 63 cm artean neurtzen duten handienak, Toko tukana hartzen du izena. Fruituak, intsektuak eta beste harrapakin batzuen arrautzak jaten ditu. 2 arrautzetatik 4 arrautzetara jartzen dituzte beraien kabian. Beraien moko sendoa erabiltzen dute matxarda gisa. Ez dira hegazti migratzaileak bikoteka edo talde txikitan bizi dira, talde hauek tupi izena jasotzen dute.
AHUNTZA
Ahuntza etxaberea ugaztun belarjale haunskari bat da. Ahuntza aspalditik etxaberatutako animalia bat K.a. Vlll. milurtetik etxaberatutako animalia baita, batez ere bere haragiarengatik eta esenea rengatik.
Tamainaz txikia da, adar oker batzuk ditu, oso azkarra da. Saltzen eta eskalatzen oso trebea da. Mundu guztian zehar aurkitu daiteke, batez ere leku menditxuetan.
Oraindik ere bizi dira ahuntza basatiak, baina gehienak etxaberatuak izan dira.
Arrak aker izena jasotzen du, eta kumeak antxume.
ZALDIA
Zaldia ugaztuna da. Animalia hau domestikatzeak garrantzi handia izan du ekonomian, batez ere garraioan. Zaldia garraiatzaile gisa erabili da nahiz eta haragi iturri bezela erabili izana.Euskal herriko berezko zaldi ttikia pottoka da. Zaldiaren domestikaziaren lehen aztarnak asiatik datoz k.a. 4000.urtetik hain zuzen ere. Halere zaldi basatiak egon dira eta domestikatuekin bizi izan ohi dira askotan, hau ez da askotan gertatzen animalia etxabereekin.
Animalia hauek orain dela 50 miloi urte sorturikoak dira eta noski hainbeste urteetan eboluzionatu egin da gaur egungo zaldira irtsi arte.
AZERIA
Azeriak kanidoen familiako ugaztun batzuk dira, txakurrak bezala. Ezagunena azeri gorria da baina, gehienetan azeria besterik gabe deitzen zaio. Azeriak ehizan bakarrik ibiltzen dira baina, badira batzuk ugaltze garaian besteen lur eremutan sartzen direnak. Azeri gorriaren azala gorrixka da. Baina bere beheko zatia berriz zuria da. Beraien hankak sendoak dira ibilbide luzeak egiteko. Azeri gorriak gehien bat gauez ibiltzen dira ehizan. Jendearentzako azeria betidanik arrisku bat izanda oiloak… jaten dituelako,horregatik, asko ehizatzen dute. Baina, aitzaki horrek ez du balio azeriak arratoiak etab jaten dituelako eta horrek plagak geldiarazten ditu. Azeri gorriaz aparte badira beste mota batzuk, azeri aktiarra eta basamortukoa esate baterako. Hirietan ere bizi dira, horrelako kasuetan zaborretan bizi dira. Haragijaleak izateaz gain, fruituak ere jaten dituzte.