viernes, 11 de junio de 2010

mendian bizi diren animaliak



BEHEIA ETA ZEZENA
Behia Bos taurus espezieko emea da, zezena, aldiz, arra. Uste da abere hauk antzinako uroa dela baina eboluzionatuta. Animali hauek domestikatu dira gehien bat beraien okela rengatik eta eseneaarengatik. Halere leku batzuetan oraindik kargak tiratzeko erabiltzen dituzte.Haunskariak dira. 1250 miloi behi mota daude, eta hauetatik 250 miloi zebuak dira. Gainera leku batzuetan sakratuak dira indian, esaterako.

OSTOAK
Ez da denbora asko Europa otsoz josita zegoela. Duela ehun urte ia edozein basotan aurkitu zitekeen, gauez uluka eta egunez ezkutaturik ibiltzen ziren. Gizakiak errespetua eta miresmena sentitu du betidanik otsoarekiko, baina noski jan ere egin behar da eta otsoak abereak hiltzen ditu elikatzeko. Urte askotan ohikoa izan da otsoa arrapatzen zuenari saria ematea, sariaz gain ere ospe handia eskuratzen zuen, pizti beldurgarria zen eta beraz jendearen ustez hil egin behar zen eta hil egiten zituzten.1970ko hamarkadan jendea otsoa basten hasi ziren eta gaur egun 2000 ale baino gehiago daude penintsulan.

Otsoa ugaztun haragijale bat da, hau da, haragiaz elikatzen da. Hauek 1m eta 2mren artean neurtzen dute eta bere kolorea zuritik beltzera da, tartean urre kolorea, marroia eta gorrixka daudela. Pizti hauen letaginak 6cm neurtzera irits daitezke.

Otso grisa lurreko animalietatik zaharrenetarikoa da, 100.000 urte baino gehiago baitaramatza gure planetan bizitzen. Lehen Ipar Hemisferioan bizi zen gehienbat., eta gizakia kenduta ugaztunik zabalduena izan zen, historia osoan zehar. Gainera, otsoak ia lurreko leku guztietan bizi dira, euri tropikaleko basoetan eta basamortuetan izan ezik. Otsoetatik zakurrak etxe aberetu ziren orain dela 12.000 urte gutxienez. Gaur egun 15 azpi-espezie daude txakurrak kenduta.

Otsoaren bizitza 6 urtetik 12 urteetara hel daiteke, bere taldearena den lur eremu batean, eremu honek normalean 150kmtik 300kmra neurtzen du. Honek bere lurraldea dela adierazteko usain bat uzten du oinetan dituen guruin batzuei eske eta txizari esker.

Animalia hauek oso adiskidetsuak dira. 6tik 12 aleetara osatutako taldeetan bizi dira. Saldo bakoitzak ar eta eme nagusia du, arrak arrei aginduak ematen dizkio eta emeak emeei. Beraiek bakarrik izaten dituzte kumeak gehienetan. 3 bat aste erditu baino lehen, emeak tunel bat azterkatzen du, aterpe bat eginez. Han gelditzen da kumeekin 8-10 aste betetzen dituzten arte, emeak kontu handiz ibili beharko du lekua aukeratzeko garaian, kontuan izanik lekua ehizatzeko egokia eta defendatzeko egoki izan beharko dela, gainera, iturri bat gertu egon beharko da. Otsotxoak esnea bakarrik hilabete batez hartuko dute eta gero taldeko otsoek murtxikatutako janaria jango dute.

Otso kumeak oraindik txikiak direnean taldeko otso nagusiek hauek zaintzen dituzte, amak ura edatera, ariketa pixka egitera edo eta bere beharrak egitera joaten denean.

Animalia hauek beraien artean komunikatzeko modu asko dituzte. Ulu eginez, marmar eginez, zaunka eginez… Isatsa beldurra, indarra…emateko erabiltzen dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario