viernes, 11 de junio de 2010

mendian bizi diren animaliak



BEHEIA ETA ZEZENA
Behia Bos taurus espezieko emea da, zezena, aldiz, arra. Uste da abere hauk antzinako uroa dela baina eboluzionatuta. Animali hauek domestikatu dira gehien bat beraien okela rengatik eta eseneaarengatik. Halere leku batzuetan oraindik kargak tiratzeko erabiltzen dituzte.Haunskariak dira. 1250 miloi behi mota daude, eta hauetatik 250 miloi zebuak dira. Gainera leku batzuetan sakratuak dira indian, esaterako.

OSTOAK
Ez da denbora asko Europa otsoz josita zegoela. Duela ehun urte ia edozein basotan aurkitu zitekeen, gauez uluka eta egunez ezkutaturik ibiltzen ziren. Gizakiak errespetua eta miresmena sentitu du betidanik otsoarekiko, baina noski jan ere egin behar da eta otsoak abereak hiltzen ditu elikatzeko. Urte askotan ohikoa izan da otsoa arrapatzen zuenari saria ematea, sariaz gain ere ospe handia eskuratzen zuen, pizti beldurgarria zen eta beraz jendearen ustez hil egin behar zen eta hil egiten zituzten.1970ko hamarkadan jendea otsoa basten hasi ziren eta gaur egun 2000 ale baino gehiago daude penintsulan.

Otsoa ugaztun haragijale bat da, hau da, haragiaz elikatzen da. Hauek 1m eta 2mren artean neurtzen dute eta bere kolorea zuritik beltzera da, tartean urre kolorea, marroia eta gorrixka daudela. Pizti hauen letaginak 6cm neurtzera irits daitezke.

Otso grisa lurreko animalietatik zaharrenetarikoa da, 100.000 urte baino gehiago baitaramatza gure planetan bizitzen. Lehen Ipar Hemisferioan bizi zen gehienbat., eta gizakia kenduta ugaztunik zabalduena izan zen, historia osoan zehar. Gainera, otsoak ia lurreko leku guztietan bizi dira, euri tropikaleko basoetan eta basamortuetan izan ezik. Otsoetatik zakurrak etxe aberetu ziren orain dela 12.000 urte gutxienez. Gaur egun 15 azpi-espezie daude txakurrak kenduta.

Otsoaren bizitza 6 urtetik 12 urteetara hel daiteke, bere taldearena den lur eremu batean, eremu honek normalean 150kmtik 300kmra neurtzen du. Honek bere lurraldea dela adierazteko usain bat uzten du oinetan dituen guruin batzuei eske eta txizari esker.

Animalia hauek oso adiskidetsuak dira. 6tik 12 aleetara osatutako taldeetan bizi dira. Saldo bakoitzak ar eta eme nagusia du, arrak arrei aginduak ematen dizkio eta emeak emeei. Beraiek bakarrik izaten dituzte kumeak gehienetan. 3 bat aste erditu baino lehen, emeak tunel bat azterkatzen du, aterpe bat eginez. Han gelditzen da kumeekin 8-10 aste betetzen dituzten arte, emeak kontu handiz ibili beharko du lekua aukeratzeko garaian, kontuan izanik lekua ehizatzeko egokia eta defendatzeko egoki izan beharko dela, gainera, iturri bat gertu egon beharko da. Otsotxoak esnea bakarrik hilabete batez hartuko dute eta gero taldeko otsoek murtxikatutako janaria jango dute.

Otso kumeak oraindik txikiak direnean taldeko otso nagusiek hauek zaintzen dituzte, amak ura edatera, ariketa pixka egitera edo eta bere beharrak egitera joaten denean.

Animalia hauek beraien artean komunikatzeko modu asko dituzte. Ulu eginez, marmar eginez, zaunka eginez… Isatsa beldurra, indarra…emateko erabiltzen dute.

viernes, 4 de junio de 2010

ANIMALI BELARJALEAK

OREINA
Oreina ugastun haunkari bat da, cervidae familiakoa eta Artiodactyla ordenekoa. Adarrak ditu eta Artiodaktaleetatik handienetakoa da, gainera, 100-200 kiloko pisua edukitzera irits daiteke.

Munduko ia edozein lekuetan bizi daiteke austrian eta antartikan izan ezik.

Amerikan:Ipar amerikan talderik handienak kanadan Mendi Harritsuetan, Kostaldeko mendietan,alberta eta britaniar kolunbia artean.Han ere, beste bost espezie daude: Karibua, altzea, orein kanadarra, Virginiako oreina eta orein mandoa.

Hego amerikan berriz,Patagonia hegoaldean topa dezakegu huelmu-a, bertako espezia.

Asian: batik bay,ipar amerikan matxurian eta Ussurin bizi dira.


TUKANA
Tukanak hegazti tropikalak dira,hego amerikakoak hain zuzen ere. Bere moko luzea eta koloretsuarengatik dira ezagunak. Nahiz eta, jendeak aurkakoa pentsatu bere mokoa ez da batere astuna, oso arina baizik. Familia honek sei genero eta 40 espezie hartzen ditu bere barnean. Animalia hauek 18 eta 63 cm artean neurtzen duten handienak, Toko tukana hartzen du izena. Fruituak, intsektuak eta beste harrapakin batzuen arrautzak jaten ditu. 2 arrautzetatik 4 arrautzetara jartzen dituzte beraien kabian. Beraien moko sendoa erabiltzen dute matxarda gisa. Ez dira hegazti migratzaileak bikoteka edo talde txikitan bizi dira, talde hauek tupi izena jasotzen dute.

AHUNTZA
Ahuntza etxaberea ugaztun belarjale haunskari bat da. Ahuntza aspalditik etxaberatutako animalia bat K.a. Vlll. milurtetik etxaberatutako animalia baita, batez ere bere haragiarengatik eta esenea rengatik.
Tamainaz txikia da, adar oker batzuk ditu, oso azkarra da. Saltzen eta eskalatzen oso trebea da. Mundu guztian zehar aurkitu daiteke, batez ere leku menditxuetan.
Oraindik ere bizi dira ahuntza basatiak, baina gehienak etxaberatuak izan dira.
Arrak aker izena jasotzen du, eta kumeak antxume.

ZALDIA

Zaldia ugaztuna da. Animalia hau domestikatzeak garrantzi handia izan du ekonomian, batez ere garraioan. Zaldia garraiatzaile gisa erabili da nahiz eta haragi iturri bezela erabili izana.Euskal herriko berezko zaldi ttikia pottoka da. Zaldiaren domestikaziaren lehen aztarnak asiatik datoz k.a. 4000.urtetik hain zuzen ere. Halere zaldi basatiak egon dira eta domestikatuekin bizi izan ohi dira askotan, hau ez da askotan gertatzen animalia etxabereekin.
Animalia hauek orain dela 50 miloi urte sorturikoak dira eta noski hainbeste urteetan eboluzionatu egin da gaur egungo zaldira irtsi arte.

AZERIA
Azeriak kanidoen familiako ugaztun batzuk dira, txakurrak bezala. Ezagunena azeri gorria da baina, gehienetan azeria besterik gabe deitzen zaio. Azeriak ehizan bakarrik ibiltzen dira baina, badira batzuk ugaltze garaian besteen lur eremutan sartzen direnak. Azeri gorriaren azala gorrixka da. Baina bere beheko zatia berriz zuria da. Beraien hankak sendoak dira ibilbide luzeak egiteko. Azeri gorriak gehien bat gauez ibiltzen dira ehizan. Jendearentzako azeria betidanik arrisku bat izanda oiloak… jaten dituelako,horregatik, asko ehizatzen dute. Baina, aitzaki horrek ez du balio azeriak arratoiak etab jaten dituelako eta horrek plagak geldiarazten ditu. Azeri gorriaz aparte badira beste mota batzuk, azeri aktiarra eta basamortukoa esate baterako. Hirietan ere bizi dira, horrelako kasuetan zaborretan bizi dira. Haragijaleak izateaz gain, fruituak ere jaten dituzte.

viernes, 28 de mayo de 2010

ANIMALI UGAZTUNAK

GORILAK
Gorilak animali belarjaleak dira, Afrikako erdialdean aurkitzen dira. Animali hauek lau hankatan ibiltzen dira eta bere aurreko gorputz adarrak atzekoak baino handiagoak dira eta aurrekoak besoaen antzekoak dira, baina lurrean finkatzeko eta ibiltzeko erebiltzen dituzte. Arrak 1,65m-2m inguru neurtzen dute eta 170kg-250kg inguru pisatu emeak pisu horren erdia pisatzen dute.
Gorila arriskuan dagoen animali bat da urteetan ehiztari furtiboak berain antzean ibili direlako beraiek ehizatzeko asmoz. Copito de nieve horain arte jaio den gorila zuri bakarra da 1965an jaio eta Bartzelonan hil zen 2003an.



TXERRIA
Txerri etxabereak orain dela 5000 urte etxaberetu zen, animali hau ia mundu osoan aurkitzen da. Zikin hauek orojaleak dira eta janaririk ez badute kumeak jatera ausartuko ziren. Txerria esaten da dela animali bakarra ez dena hiltzen zaharra izateagatik, gehienetan hil egiten dutelako. Lokatzetan ibiltzen dira ur garbia ez dutelako eta parasitoak… hiltzeko. Peste porcina gaixotasunarekin gizakiak kutsa dezakete.

BALEA
Benetazko baleak uretan bizi diren ugaztunak dira, hamairu espezie mota inguru daude, sei genero, lau famili ezberdinetan banatuta.
Baleak lur planetaren edozein ozeanotan bizi da. Espezie guztiak migratzen dute den urtaroarengatik. Udan ur hotz eta latitude altuko ureta joaten dira, elikatzen diren bitartean. Udazkenean berogoetara joaten dira ugaltzera eta umeak edukitzera.Ugalketa garaian izan ezik baleak gutxi jaten dute eta asko ibiltzen dira igerian. Bale grisa, migrazio bide luzeenak dituen munduko animalia da, baleen hortzak ile gogorrak dira.
Baleen elikadura nahiko orekatua da. Ugaztun gehienak hortz asko dituzten bitartean , baleek ez dituzte hortzak haien ordez, formazio keratinikoak dituzte (ilak eta azkazalak bezalaxe) bizarrak deitutakoak, hauek, goiko barailan daude zintzilik, aho barruan, orrazi antzeko bat osatuz. Balea beraien aho erraldoiarekin ur bolumen handi bat hartzeko gai dira, ur hau gero bizarrak zeharkatuz irteten da. Horrela elikatzeko behar dituzten animali ttikiak, batez ere crustazeoak arraptuta geldituko ziren.
Bale mota asko arrisku bizian egon dira bere haragiarengatik eta koipearengatik. Munduko animalirik handiena bale urdina da.

HARTZ POLARRA
Perfila beste hartzak baino handiagoa du eta hankak garatuago, nahiz ibiltzeko, nahiz igeri egiteko. Belarriak eta isatsak murritzagoak dituzte beroa hobetoago gordetzeko. Ar helduak 400kg eta 500kg, hala ere, bizi izan iohi dira 1000kg batzuk, emeak 200-300 kg artean pisatzen dute baina aurdunaldian 500 kg pisa ditzakete arrek normalean 2.5 m neurtzen dute, emek berriz, 2m. Hartz haue azkeneko hamarkada hontan kopurua asko jaisi da. Hartz hauentzat arriskurik handiena berotegi efektua da.

KATUA
Katua ugaztun txiki haragijale bat da. Katu gehinak gizakiokin bizi dira, orain dela 3500 edo 8000 urte. Mota asko daude batzuk ilekin eta beste batzuk berriz ilerik gabe edo eta isatsik gabe eraldaketa genetiko batzuk dira eta kolore askotakoak daude munduan zehar. Oso azkarrak dira, katu batzuk makinak erabiltzeko ahalmena dute. Miauka aritzen dira. Beraien ileak kolor bakar batekoak izan daitezke edo kolore askotakoak

GAMELUA
Gamelua camelus generoko bi espezietako bat da dromedarioarekin batera. Gaur egun 1,4 miloi gamelu domestikatu daute, baina, 950 bakarrik basati beraz gamelua desagertzeko zorian dagoen
animali bat da. 2 metrotik gora neurtzen dute eta 750 kg pisatu, belarjaleak dira eta 120 litro ur trago bakar batean edateko gai dira. Desertuan bizitzeko oso egokituak daude uraren eta euriaren beharra direla. Dromedarioa baino motelagoa da eta ugaztuna da.


GRANODUN BASURDEA

Afrikako ugaztun bat da, izena aurpegian dituen granoengatik ematen zaio. Basurde honek aurpegi haundia du grano askokin. Mutur luzea du, bi letaginekin, letagin horiek defenditzeko eta lurra zulatzeko erabiltzen ditu. Animali honen gorputza handia da, hankak, berriz motzak,halere, korrikalari ona da. Gurutzeko tamaina 75cm aldetik dago eta 50-100kg pisatzen ditu gutxigorabehera . Lurrean zuloak egiten dituzte eta horko tuberkuloak, sustraiak bulboak etab. Arrak emeak ernaltzeagatik borroka arriskutsutan ibiltzen dira. 175 egunez egoten da ahurdun emea eta 4 basurde txiki jaiotzen dira hauek ez dira amaren ondotik joaten beste lau kume eduki arte. Txerri guztiak bezalaxe lokatza erabiltzen dute errefreskatzeko, emeak beraien kumeekin bizi dira eta arrak bakarrik.


viernes, 30 de abril de 2010

TEKNOLOGIAREN AURRERAPENAK

Gaur egun, ia-ia era guztietako materialen eta hondakinen bereizketa egin daiteke. Horretarako, zenbait sentsore erabiltzen dituzte, esaterako, bereizketa automatikoko teknologia berriek. Teknologia aipagarrienak infragorri hurbilaren espektroskopian (NIR), ikusmen artifizialean, laserrean edo X izpietan oinarritzen dira. Teknika horiek guztiek aukera ematen dute materiala identifikatzeko eta bereizteko, hainbat irizpideren arabera: materialaren ezaugarriak, kolorea, gardentasuna, egitura eta forma.

sentsore horiek zinta garraiatzaile baten gainean ezartzen dira. Zinta horrek abiadura handian lan egin ohi du, eta zinta horren gainean banatzen dira bereizi beharreko materialak. Sentsoreak zinta gainean sakabanatutako produktuak identifikatzen ditu, eta horien posizioa hautematen du. Zintaren amaieran egiten da bereizketa, eta modu selektiboan desbideratzen dira materialak bakoitza dagokion lekura.

Teknologia horiek malguak dira, eta hondakin elektrikoen eta elektronikoen bereizketan ez ezik, hainbat hondakinen bereizketan ere erabil litezke, hala nola edukiontzi horietatik eratorritako plastikoaren sailkapena egiteko (plastiko-motaren arabera), substantzia kloratuak ezabatzeko, beiraren kolorearen araberako sailkapena egiteko, kalitatearen araberako paperaren bereizketa eta sailkapena egiteko, eta abar.